XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, garbi dago masa eta pisua ez direla gauza bera.

Masa batek pisu desberdinak har ditzake erakarpen-indar desberdinen arauera.

Erorketa askean, dagoen indar bakarra pisuaren indarra da.

Eta orduan: gorputzak duen azelerazioa grabitatearena da.

Zolura edo lurrera iristean, gorputzak segitzen du pisatzen; Newton-en hirugarren legea ere betetzen da, eta beraz, beste indar bat agertzen zaigu: .

Nri, indar normal deitzen zaio.

Ikus 3. 35. irudia.

Zoluak gorputzari eragiten dion erreakzio-indarra da.

Normala (elkartzuta) deitzen da, bere norantza zoluarekiko elkartzut delako.

d) Zenbait sistema interesgarri.

Plano inklinatua.

1. Errepide zuzen eta horizontal batetan zehar.

Demagun beribil bat errepide zuzen eta horizontal batetan (ikus 3. 36. irudia): Zeintzu dira berari ekiten dioten indarrak?.

motorearen indarra /.

marruskadura-indarra /.

beribilaren pisua /.

indar normala.

Zoluak pisuaren aurka kontrajartzen dion indarra (Zer gertatuko litzateke baino txikiago balitz?).

Beraz, Newton-en bigarren legea aplikaturik: .

Zergatik puskatzen da mahai bat bere gainean 1000 Kg ko harria jartzerakoan?.

Puskatuko al litzateke Lurraren grabitate-eremutik kanpo baleude?.